Skip to main content

INAUGURAZIO OFIZIALA

Irudia

Muskurutxuko “Parapan” lursailaren inaugurazio ofiziala | Maiatzak 23

Felix Etxeberria “Parapan” Elgoibar Ikastolako sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen, euskaltzale sutsua eta ikastolaren proiektuarekin erabat konprometitutako pertsona. Bere bizitzan zehar erakutsitako atxikimendu horren adierazgarri, bere ondarearen zati bat, Muskurutxun kokatutako lursail bat, ikastolari dohaintzan utzi zion.

Dohaintza hau aukera paregabea da guretzat, ez bakarrik bere ekarpena aitortzeko, baizik eta etorkizunera begira balio handiko espazio bat garatzeko. Gure asmoa da, Baso Biziak Elkartearekin elkarlanean, lursail hori ikastolako egungo eta etorkizuneko ikasleentzat erreferentziazko gune bihurtzea: gure sustraiak sendo mantentzeko, egindako lana aitortzeko, eta ikuspegi ekologista zein naturarekiko sentsibilitatea lantzeko balioko duen eremu bizia.

Horregatik, maiatzaren 23an Muskurutxuko lursailaren inaugurazio ofiziala ospatuko dugu, eta ikastolako komunitate osoari bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

EGITARAUA

  • Elkargunea: 

  • 9:00: Elgoibar Ikastola / 9:15 Otsaurtia

  • 10:00 - 10:30 – Inaugurazio ofiziala

  • 10:30 - 13:30 – Mendi buelta

Ondoren, mendi buelta txiki bat egingo dugu eta talde argazkia aterako dugu, “50 tontor” ekimenarekin bat eginez.

Ekimen hau 2026ko Kilometroak jaiaren 50. edizioaren baitan antolatu da. Izan ere, duela mende erdi Lazkaon ospatu zen lehen aldiz Kilometroak jaia, eta 50. urteurrena ospatzeko Gipuzkoako ikastolen artean hainbat egitasmo jarri dira martxan. Horietako bat da “50 tontor” ekimena: ikastola bakoitzak bere inguruko tontor edo paraje esanguratsu batera igoera egitea, komunitatearen eta ikastolen mugimenduaren indarra sinbolikoki irudikatzeko.

Muskurutxuko lursaila eta Felix Etxeberriaren ekarpena ezin egokiagoak dira ospakizun eta aitortza horrekin bat egiteko.

Antolaketa errazteko, eskertuko genizueke bertaratzeko asmoa izango bazenute ostegun honetarako hurrengo GALDETEGIA betetzea.

Mila esker aldez aurretik zuen parte-hartzeagatik eta bertan ikusiko garelakoan!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.