Skip to main content

MAKINA ERREMINTAREN MUSEOA LH1

Irudia

Asteazkenean, LH1.mailako ikasleek Makina Erremintaren Museoa bisitatu zuten. Gelan lantzen ari diren makinen gaiarekin lotuta, makina desberdinak ezagutzeko eta haien funtzionamendua ikasteko aukera paregabea izan zuten.

Horrez gain, bisitan sorpresa berezi bat ere izan zuten. IMH Campus-eko irakasle eta LH1.mailako guraso den Aitor Zubiaurrek bere ikasleengana joateko gonbidapena egin zien. Bertan, katapulten lehiaketa batean parte hartzen ari ziren, eta LH1.mailako ikasleek ere gelan katapultak eraiki dituztenez, oso interesgarria izan zen katapulta konplexuagoak nola funtzionatzen duten ikustea eta ikastea.

Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan zen guztientzat!

Eskerrik asko, Aitor!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.