Parte hartu, gozatu eta euskaraz bizi!
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du.
Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte. Proba desberdinetan buru-belarri aritu dira: Antzara jokoa, bertsolaritza, eskalada, kooperazio jolasak⦠Taldean, euskaraz eta elkarrekin, erronka bakoitzari aurre eginez.
Eta ahalegin horren guztiaren erakusgarri, bideo lehiaketan 1. saria lortu dute! Zorionak, bihotzez!
Halako esperientziek erakusten dute gure gazteek parte hartu, ekarpena egin eta euskararen inguruko ekimenetan protagonista izateko duten gogoa eta gaitasuna.
Eta Lazkaori keinu eginez⦠han bezala, hemen ere, euskaraz bizitzen, parte hartzen eta saltoka jarrai dezagun!
Zorionak, talde! Eta eskerrik asko zuen parte-hartze aktiboagatik!