SEASKAren 2027ko egutegiak salgai
Urtero bezala, SEASKA ikastolen federazioak 2027ko egutegiak argitaratu ditu, Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolei laguntzeko.
Aurtengo egutegien orriak Senpereko Zaldubi eta Kattalin Elizalde ikastoletako ikasleen marrazkiz apainduta daude.
Egutegien salmenta SEASKArentzat ezinbesteko laguntza da, ikastolen egoera ekonomikoari aurre egiteko. Gainera, Frantziako Gobernuak euskarazko hezkuntzari jartzen dizkion oztopoen aurrean, bereziki ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubideari dagokionez, ikastolen aldeko babesa eta elkartasuna funtsezkoak dira.
Horregatik, Elgoibar Ikastolan ere SEASKAren 2027ko egutegiak eskuratzeko aukera izango dugu.
- Prezioa: 4 euro.
- Non eskuratu: ikastolako bulegoan.
Euskarazko hezkuntzaren alde, egin dezagun gure ekarpena!
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta babesagatik.