Skip to main content

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Irudia

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Elgoibar Ikastolako bazkideei jakinarazten zaie Ohiko Batzar Nagusia egingo dela, ikastolaren eguneroko jardunaren eta kudeaketaren inguruko gaiak partekatu, aztertu eta lantzeko.

Batzarra abenduaren 15ean, asteartea, izango da, ikastolako egoitzan (Ermuaranbide, 7), honako deialdi-ordutegi honekin:

  • Lehen deialdia: 17:30ean.
  • Bigarren deialdia: 18:00etan.
  • Hirugarren deialdia: 18:30ean.

Bazkide guztien parte-hartzea garrantzitsua da ikastolaren komunitatean eta erabakietan elkarrekin aurrera egiteko.

Zuen zain izango gara!

Fitxategiak

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.