Skip to main content

Ikastolako Berriak

2024ko Egutegiaren aurkezpena eta marrazki lehiaketaren sari-banaketa azaroaren 27an, astelehena, izango da, 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko 1. solairuan dagoen areto nagusian.
Santa Zezilia egun handia ospatu dugu ikastolan. Eguraldiak hala aginduta, ikastolan bertan egin behar izan ditugu ekintza guztiak. Hala, erdiko aretoaren inguruan bilduta, bertatik pasatu dira Lehen Hezkuntzako haur guztiak mailaz maila beraien emanaldiak aurkeztera.
HH 03ko ikasleek "Udazken Txokoa" lanaren aurkezpena agertu dute HHko harrera gunean. Bizi dugun udazkeneko urtaroaren irudikapen sinbolikoak dira, material naturalez eginak, eta familiek etxetik ekarritako hainbat elementuren laguntza izan dute. Emaitza oso polita geratu da, eta familiak erakusketa ikustera gonbidatu ditugu.
Irudia
Matrikulazioa HH-LH-DBH
Ikastolen Elkarteak antolaturiko 27. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu dira azaroaren 16 eta 17an Irunen, Ficoba azoka-eremuan. Bertan izan da ikastola.
LH 4. mailako ikasleak astelehenean eta LH 5ekoak asteartean, Aita Agirre kulturetxeko liburutegian izan dira Galtzagorrik proposatutako eta Lur Kortak dinamizatutako “Aliziaren burutazio miresgarriak” jolas literarioan.
Ibai Azurmendi eta Enekoitz Azparren Euskadi fundazioko txirrindulariak izan ditugu goizean LH 3. eta 4. mailakoekin solasaldian. Txirrindularitza eta kirolaren inguruko hainbat xehetasun entzun ahal izan dituzte ikasleek. Eskerrik asko Ibai eta Enekoitz!!
Mendaroko XIX. euskarazko ipuin lehiaketa martxan jarri du Mendaroko Udalak. Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago: lehendabizikoa LH1etik LH4ra bitartekoak, LH5etik DBH 2ra bigarrena, eta DBH 3 eta 4ko ikasleentzat hirugarrena. Oinarriak, euskarriak eta sariei buruzko informazioa barruan.