Skip to main content

KiVA programa

KiVa eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsateak sortu eta garatu duena. Programak prebentzioa funtsezkoa dela ulertzen du, baina jazarpen kasuei ere aurre egin behar zaiela ez du ahazten. KiVa-n ekintza unibertsalak (prebentzioa) eta berariazkoak (esku-hartzeak) uztartzen dira. Ekintza orokorrak, hau da, tutoreak bideratutako jazarpenaren aurkako saioak, eskola jazarpena prebenitzea dute helburu nagusi. 

Berariazko ekintzak (KiVa Taldeak koordinatuak), berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean bideratzen dira. Horien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima izan diren haur eta nerabeak dira, eta gainontzeko ikasleek biktimari babesa emateko duten ardura ere aintzat hartzen da. Kasu honetan, helburu nagusia jazarpen hori gelditzea da.

Garrantzi handia du ikasleen gurasoek jazarpen-egoera guztiak serio hartzea eta Ikastolarekin lankidetzan jardutea eta konfiantza izatea eskuhartze eran eta hartutako bidean.