Skip to main content

Ikastolako Berriak

'Euskararen Baloia' ren laugarren edizioko irabazleak aukeratu dira eta beraien artean dira gure LH 3. mailako ikasleak. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko SD Eibar Fundazioak antoladu duen ekintza honetan, Ermua, Elgoibar eta Eibarko hamar ikastetxeen artean gurea aukeratu dute saridun. Zorionak!!!
Baratzean, LH 5. eta 6.mailako ikasleen bankalean, 23 letxuga landatu dira joan den astelehen honetan, maiatzaren 6an. Jose David Sandoval eta Olaia Castro ibili dira landatze lanak burutzen, Nekane Altube laguntzaile zutela.
Aste honetan lehen sorospen tailerrak izan dituzte jangelako langileek. Gurutze gorrikoek emandako tailerra izan da, irudietan ikusten den bezala erabat praktikoa eta gune jakin horretara egokitutako kasuekin.
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak elkarlanean antolatu dugun autobusa bete da dagoeneko. Eskerrik asko bertan izena eman duzuen guztiei.
Herritar eta ikasleen kontsumo ohiturak aldatzeko asmoz jarraitzen dugu herriko hezkuntza zentruok, horregatik geletan landutako esku-orri eta pegatina hauek ere herriko hainbat eraikinetan ikusiko dituzue barra barra. Denon artean lor dezakegu!!, Energia kontsumoa murriztu eta gure planeta zaindu!!!
Aurreko astean LH3 ko ikasleak Lingolang proiektuan parte hartu zuten. Proiektu honen helburua gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakustea da, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure ikastola, kale eta auzoetan. Honez gain, jatorri desberdineko gelako guraso batzuek beraien kulturaren nondik norakoak ikasleekin partekatu zituzten.