Elgoibarko ludoteka lekuz aldatu denez eta berriztu egin denez, ikastolako LHko ikasleak gonbidatu dituzte ikusi eta ezagutu dezaten. Informazio zabala eman digute bertatik, haurrak zein egunetan joan daitezkeen adieraziz eta bertan egiten diren ekintzak helaraziz. Haur batzuk jada ezagutzen zuten ludoteka berria, eta beste batzuentzat esperientzia berria izan da. Denak oso pozik egon dira eta interesa azaldu dute.
Ikastolako Berriak
Gure ikaslea den Unax Ansola Arrieta izan da saritua Mendaroko XVIII. Euskarazko Ipuin Lehiaketan, B mailan. Lan saritua “Yanyin eta estoniar biztanleak salbatu zituen ate magikoa” ipuina izan da. Sari banaketa abenduaren 30ean burutu zen Mendaron. Zorionak Unax!
Elgoibar Ikastolako Txosnako Lan Taldeak eskerrak luzatu nahi dizkie pasa den gabon zaharretako ferian modu batera zein bestera parte hartu zuten pertsona eta eragile guztiei. Ikastolako guraso eta langileen artean 100 pertsonatik gorako gizataldea mugitu zen antolaketan. Eskutitz honen bitartez plazaratu nahi die guztiei euren esker ona.
Aste honetan LH 3, 4 eta 5.mailetan heziketa emozionaleko saioak egin dira.
Bertan, pertsonaren garapen emozionala landu dugu, aspektu sozialak eta pertsonalak kontuan hartuz, eta emozioen ezagutza eta garapenean gehiago sakonduz.
Urte berriarekin iritsi da Euskal Inauterien festa prestatzeko unea ikastolan. Hona kalejiran Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eramango dituzten jantziak. Aurten, gainera, ikastolako haur guztiak behar bezala jantzita etorriko direla bermatzeko, familiei aukera ematen diegu etxean soberan dauden mozorro eta osagarriak helarazteko, ikastolan bildu eta behar duenaren eskura jartzeko.
LH2ko ikasleek San Lazaro egoitzako aiton-amonei gabonak zoriontzeko postalak egin dituzte gelan. Maila honetako taldetxo bat gaur goizean joan da egoitzara postalak eraman eta banatzera. Horra bertan atera ditugun argazkiak.
Pagination
- Previous page
- 45 orria
- Next page