Skip to main content

Ikastolako Berriak

Ikastolako LH 6 mailako ikasleek Algorri interpretazio zentruari egin diote bisita asteartean, Zumaiako flyschetatik ibilbidea eginez, San Telmo ermitatik Itzurun hondartzara abiatzeko ondoren. Denbora geologikoan zehar egindako ibilbide apartaz gozatzeko aukera izan dute.
Irakurlagun programako saio berri bat izan dugu astean, DBH 4. mailako ikasleak LH 2. mailakoekin burutu dutena. Programa honek etapa desberdinetako ikasleen arteko elkarrekintza proposatzen du, batzuen eta besteen elkarreraginean sortzen diren onurak aprobetxatu asmoz.
Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu urtarrilaren 21erako: Zumaia-Zarautz ibilbidea. Oraingoan kosta aldera egingo da mendi irteera, Zumaiatik Zarautzera joatea proposatzen baitigute oinez.
Pasa den asteartean, hilak 16, irakasleontzat sorospen tailerren lehen saioa izan genuen. Bertan bildu ziren etapa guztietako irakasleak, 30 orotara. Lehen sorospen eta larrialdietan adituak diren HCA-formakuntzak taldeko kide batek eskeini zigun formakuntza.
Kutxabankek antolatu eta ematen duen "Bizitzarako Finantzak" ikastaroan ikastolako DBHko laugarren mailako ikasleek izandako parte-hartzearen erreportajea publikatu du Diario Vascok. Basrruan erreportajea.
LH 4. mailako Paul Mekolalde saritua izan zen Mendaroko ipuin lehiaketan, A kategorian. Bertan, ipuin bat irakurri behar zuten eta ondoren ipuin honekin ilustrazio bat egin behar izan zuten. “Antartida” bere lan saritua aurkezten dizuegu.