Skip to main content

Ikastolako Berriak

Astean ikastolako ikasleentzat ingeleseko hiru saio izan ditugu Herriko Antzokian. Ingelesa lantzeko eta batzuek baita praktikatzeko ere aukera izateaz gain, antzerkiaren liluraz gozatzeko aukera ere izan zuten txikienetik hasita ikastolako ikasle guztiek.
Martxan da ikastolaren udako oporraldiko eskaintza. Izen-ematea eta informazio gehiago barruan sartuta.
Ipar Euskal Herriko euskalgintzak deituta, Frantziako gobernuari egiazko hizkuntza politika eta baliabideak exigitzeko bildu ziren hainbat eta hainbat euskaltzale Baionan.
Dakizuen moduan apirilaren 22an manifestaldia ospatuko da Baionan azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Elgoibartik ere mugituko da bertara familiarik, bailarako ikastolen artean horretarako antolatu dugun autobusean.
Baratza ari da bere fruituak ematen. Udaberriarekin batera baba beltza jaso dugu egunotan. Irudietan ikusten den bezala, LH 3 eta LH 4. mailako ikasleak aritu dira batzen. Jantokian sukaldatzeko adina alerik bilduko al zuten!
LH4.mailako ikasleek BIZILABE elkartearen bisita izan dute, eta bertan zientzia arloetara gerturatzeko ekintza burutu dute. Lehenik eta behin, Elgoibarren lan egiten duten zientzialari batzuen bisita izan dugu, Miren Otal, Larraitz Alkorta eta Virginia Zuazo. Hauek beraien lanbidea eta izan duten ibilbideari buruz informazioa helarazi die ikasleei. Ondoren, Bizilabeko kidea den Oihane Brauer-ekin likido ez newtondarra izeneko esperimentua burutu dute. Goiz ederra pasatu dugu elkarrekin.