Abadiñoko Alluitz Naturara egindako irteeran hainbat tailer desberdinetan aritu dira gure DBH 3. mailako ikasleak. Burutzen ari diren proiekturako ortu bertikalaz gain, animaliekin egoteko eta gaztaren produkzioa eta talogintzan aritzeko aukera eman die irteerak.
Ikastolako Berriak
Erasmus+ proiektuak Turkiako eta Martinikako ikasleak ekarriko ditu Elgoibarrera. Hemen izango dira martxoaren 20tik 25era bitartean, eta tarte horretan askotariko ekintzetan parte hartuko dute nazioarteko proiektua garatzen jarraituz, gure kulturan murgilduz eta gure txokoak ezagutuz. Hau guztia Elgoibar Ikastolaren gidaritzapean eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz bideraturik.
Morkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira proposatzen digute martxoaren 19rako.
Bertso-giro ederrean igaro dute goiza Eskolarteko Bertso Lehiaketan parte hartu duten ikasleek. Mutriku, Soraluze eta Herri Eskolako hainbat gazte gurean hartu ditugu, gureak barne guztira LH 4tik DBH bitarteko 77 ikasle bildu direlarik hainbat gelatan idatzizko proba egitera. Amaieran, musika gelan bertso-saio ederraz gozatzeko aukera izan dute guztiek!
Udaberrian ohikoa dugun kanpaina hastera doa: Errigora, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Egin bat!
Ekintza desberdinak burutuz ospatzen ari gara emakumearen nazioarteko eguna. Gela barruan eta kanpoan, baita herrian ere, ikasleak ez ezik gurasoen partehartze irekiarekin, guztion sentsibilitateak astintzeko eguna bizi dugu gaur!
Pagination
- Previous page
- 64 orria
- Next page