Skip to main content

Morkaiko mendi irteerak

Morkaiko mendizale elkarteak Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatutako mendi irteeren baitan, mendi irteera berria proposatzen digute azaroaren 12rako: Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira.

Autoz Lekoitzeko portura abiatzea da asmoa, handik, pista jarraituz, Santa Eufemiako Zelaixera jotzeko. Atsedentxo bat hartu ondoren, Urregarai tontorrera igoko dira.

Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

 

Irudia
Urregarai

Luzera:+/- 7 Km

Desnibela: +/- 250 m

Irteera: 9:30 .Kalegoen plazan

Irteer nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

 

Animatu zaitezte!!

 

 

 

Imotz

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.