Skip to main content

Ikastolako Berriak

Ekintza desberdinak burutuz ospatzen ari gara emakumearen nazioarteko eguna. Gela barruan eta kanpoan, baita herrian ere, ikasleak ez ezik gurasoen partehartze irekiarekin, guztion sentsibilitateak astintzeko eguna bizi dugu gaur!
Elgoibarko Udalak udalerrian erabateko kardiobabes sistema ezartzeko sistema esleitu du, eta desfibriladoreak modu egokian erabiltzeko gaituta dauden boluntarioen sarea osatzeko egingo diren formakuntza saioetarako deialdia zabaltzea erabaki du. Hona asmo horrekin udalak bidalitako oharra.
Belaunaldien arteko topaketa desberdinak antolatu dituzte LH 5. mailako ikasleek. Batzuen jakituria eta besteen ezagutzak eta gaitasunak partekatzeko asmoz, ikasleen erdiek aiton-amonak elkarrizketatu dituzte beraien bizipenak eta kontuak jasotzeko helburuarekin. Beste alde batetik, gainetako ikasleek, taldeka, tailer desberdinak antolatu dituzte, Elgoibarko Jubilatuen Etxean burutuko dituztenak hurrengo egunetan.
Martxoaren 4an ospatuko dugun Pilotaren eguna berotzen, horra ekitaldiaren gosegarri bideo labur bat. Gu pilotarekin!! https://vimeo.com/800791776/b20e994d33
Alexia plataformako Irakaslearen Koadernoa prest da jadanik. Gure profesional talde bat Ikastolen Elkarteko Josune Gerekarekin eta Amaia Triguerosekin bildu zen iragan otsailaren 16an, gure egitekoei balio erantsi nabariak eskainiko dizkion baliabide horren inguruan aritzeko. Bileran ondorioztatu ahal izan genuen bezala, gure Ebaluazio Hezigarria era praktiko batean aplikazio sistematikora eramateko tresna bihur daiteke Koaderno Digitala.
Pantaila txikian ikusteko bideo bertikala atera du ikastolak. Ikusteko egin klik!