Skip to main content

Europako Egileen Eguna

Europako Egileen Eguna Europako Batzordearen ekimen bat da, belaunaldi gazteenak literaturarekin eta liburuen irakurketarekin birkonektatzeko eta Europako literaturaren aniztasuna aurkitzen laguntzeko sortua. Maite López Las Heras idazle eta irakasleak itzulitako Ibilbidea testuaren irakurraldiarekin ospatu dugu.

 

europako egileen eguna

Irakurzaletasunaren plan barruan eta Juul kanpainaren bozketa astean Europako Egileen Eguna ospatu dugu ikastolan horretarako DBH 1. mailan prestatu den ekitaldi xumean.

Saioan, Maitek Egeria bidaiari eta idazle hispanoerrimatarraren Ibilbidea testuaren pasarte batzuk irakurri ditu. Jakina den bezala, Maite Lópezek berak itzulitako eta argitaratutako liburua da Ibilbidea bidaia liburua.

Europako hainbat herrialde desberdinetako ikastetxe ugarirekin bat eginez, Elgoibar Ikastolak egunaren ospakizunean parte hartu du errezitaldi honen bitartez. Saioan, ikasleek euren poemak irakurtzeko aukera izan dute.

Hona saiotik jaso ditugun argazkiak:

p_6
p_44
p_5
p_4
p_2

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.