Skip to main content

Zuhaitz eguna - LH 6

Zuhaitzak landatzera abiatu dira Idotorbe auzora  LH 6. mailako gure ikasleak, Elgoibarko eta inguruko mendietako baso eta landareak aztertu eta biziberritzeko urteroko programari jarraituz.

zuhaitz eguna

Inguruneaz eta naturaz jabetzeko eta sentsibilizatzeko helburua daukan zuhaitzaren eguna bizi dute gaurkoan LH 6. mailako ikasleek. Gelan landuriko konpromisoez kontzientzia hartzeaz gain, Inguruetako mendiez eta bertako landaretzaz jabetzeko helburua du ekintzak, ikasleen arteko harremanak sendotzearekin batera. Hona bertatik iritsi zaizkigun irudiak:

z_6
z_5
z_4
z_3
z_3
z_2
z_1
z_00
z_0

 

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.