Skip to main content

MENDI IRTEERA

Irudia

Abenduak 15erako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Elosu-Polpol-Irukurutzeta.

Hasiera batetan Aitzbeltzera zen irteera. Baina bertarako bidearen egoera kaskarra da. Azaroko irteera Irukurutzeta-Polpolera ginen egitekoak, baina haizetea zela eta bertan behera gelditu zen. Hori dela eta, irteera hau abenduan egitea pentsatu dugu.

Autoak Elosun utziko ditugu. Handik  oinez Elosumendi gainera igoko gara.

Behin gaina hartuta, pago artean dagoen bide eder bat jarraituz, Polpolera helduko gara.

Bidean dolmen eta ondare megalitiko ugari aurkituko ditugu. Horien artean txukundu berri duten Keixetako tumulua bisitatuko dugu.

Polpoletik zuzenean irukurutzetara joko dugu. Eguraldiaren eta martxaren arabera, Irukurutzeta gainera joan beharrean, beste bide batetik itzultzeko aukera izango dugu.

Irukurutzetatik, Gipuzkoa eta Bizkaiako bista ederrez gozatzeko aukera edukiko dugu.

Elgoibarko mugetan dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau.   Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala,  nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

Informazio praktikoa:

- Luzera:+/-12  Km

- Desnibela: +/- 400m

- Irteera: 9:30 Mintxetako parkinean.

- Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. 

- Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 


- Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

- Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

Azken albisteak

Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.
Irudia
Aurten ere, DBH 2. mailako ikasleok ikasturteko abentura handienetako bati aurre egin diogu: elkartruke bidaia. Gelako ateak eta ohiko errutina atzean utzita, esperientzia bikain honetan murgildu gara, motxilak urduritasunez, ilusioz eta ekintzez beteta.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatutako elikagai bilketa kanpainan parte hartu dute. Kanpaina honen helburua uda aurretik biltegiak hornitzea da, behar gehien duten familiei laguntzen jarraitzeko.