Skip to main content

Belaunaldien arteko jarduerak

Belaunaldien arteko jarduerak

Belaunaldien arteko topaketak antolatu dituzte LH 5. mailako ikasleek. Belaunaldi desberdinen arteko enkontruak, batzuen jakituria eta ezagutzak eta besteen gaitasun desberdinak partekatzeko aukera emango du.

Alde batetik, ikasleen erdiek aiton-amonak elkarrizketatu dituzte beraien bizipenak eta kontuak jasotzeko helburuarekin. Beste alde batetik, gainetako ikasleek, taldeka, tailer desberdinak antolatu dituzte, Elgoibartko Jubilatuen Etxean burutuko dituztenak hurrengo egunetan.

 

 

 

 

Hona egitasmoa laburbilduz prestatu duten bideo laburra:

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.