Skip to main content

Mendi irteerak

Sasoiko seigarren irteera martxoaren 19an izango da, Urregaira.

Mendi irteerak

Morkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira proposatzen digute martxoaren 19rako.

Autoz Lekoitzeko portura joatea da asmoa. Handik pista jarraituz, Santa Eufemiako Zelaixera joko dugu. Atsedentxo bat hartu ondoren, Urregarai tontorrera igoko gara. Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

 

Irudia
Urregarai

Luzera:+/- 6Km

Desnibela: +/- 6350 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean.

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lekoitz-urregarai-santa-eufemia-lekoitz-46619118

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

 

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

 

 

 

 

Ikasturteko mendi irteera guztiak: 

 

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.