Skip to main content

Erasmus + Elgoibarren

mertinika

Elgoibar Ikastola Erasmus + proiektuan murgilduta

Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen urte askotan pilatutako esperientzia baliatuz (hortxe da, horren isla, Litherland High Schoolekin 20 urtez! izan dugun Elkartrukea programa), eta helburu eta asmo horiei segida eman nahian, ikasturte honetan nazioartean ezaguna den ERASMUS+ proiektuan murgilduta dago Elgoibar Ikastola.

Aurten hasi eta datorren ikasturte amaierara arte luzatuko den proiektua “The Young can be The Gentle Online and elsewhere” izenburupean ari da gauzatzen. Gai nagusia ciberbullyinga edo ziber-jazarpena da eta honen inguruko lanketa egiten dihardute DBH3. mailako ikasleek. Proiektua nazioarteko beste bi ikastetxerekin elkarlanean burutzen ari dira: Turkiako Istanbul Anadolu Lisesi institutuarekin eta Martinikako Lycée Pro Léopold Bissol institutuarekin, hain zuzen ere.

Elgoibarko ikasleen ordezkari talde bat abenduan izan zen Martinikako lehenengo egonaldian, eta, orain, Elgoibar Ikastola da anfitrioi lanetan jardungo dena. Turkia eta Martinikako ikasleak hemen izango dira martxoaren 20tik 25era bitartean, eta tarte horretan askotariko ekintzetan parte hartuko dute proiektua garatzen jarraituz, gure kulturan murgilduz eta gure txokoak ezagutuz. Hau guztia Elgoibar Ikastolaren gidaritzapean eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz bideratuko da.

Irudian, Martinikara abiatu zen ordezkaritza:

Irudia
Martinika A2

 

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.