Skip to main content

Elkarteratzea egin du Elgoibar Ikastolak

Egun korapilatsuak bizitzen ari gara matrikulazio prozesua dela eta. Ikastoletan eta familietan egonezin handia sortu da, eta egoeraren aurrean gure iritzia gizarteratzeko premia ikusita, elkarteratzea antolatu du Elgoibar Ikastolak ikastolako atarian eguerdiko 12etan.

elkarteratzea

Elgoibar Ikastolaren komunikatua hedabideei

2023ko martxoak 31

 

Matrikulazio prozesua dela eta egunotan egoera nahasia bizitzen ari gara. Ikastoletan eta familietan egonezin handia sortu dute Hezkuntza Sailak asteartean argitaratu zituen matrikulazioko behin-behineko zerrendek. Bizitzen ari garen egoera gizarteratzeko premia ikusita, Elgoibar Ikastola honako komunikatua partekatu beharrean aurkitzen da.

Urteetan ikastola hau osatzen duten partaideak gestio akademiko, pedagogiko eta ekonomiko ahalik eta onena egiten saiatu dira, eta lan horren ondorio dira urtez urte jasotako  gure matrikula emaitzak. Gure lanaren emaitza hori ezin digute alde bateko erabakien ondorioz, besterik gabe, kendu. 

Argi utzi nahi dugu onarpen dekretuarekin eta onarpen dekretuaren atzean dagoen filosofiarekin bat egiten dugula. Bat egiten dugu ekitatearen alde eta segregazioren aurka egoera zaurgarrian dauden familiak era ekitatiboan banatzearekin. Hala ere, ez dugu inolaz ere bat egiten hori aurrera eramateko moduarekin, non, batetik, mugatu egin zaizkigun gure plazak hasiera batean adierazitakoekiko, itxaron zerrendan sei familia kokaturik eta hasieran eskainitakoekiko hiru plaza bete gabe geratuz, horien etorkizuna zein izango den argitu gabe. 

Era berean, prozesuan zehar bizitzen ari garen ezjakintasuna eta informazio ezak familiengan eta oro har guztion artean sortzen duten egoera salatu nahi dugu, ez baitira ezagutzen zaurgarritasun-indizearen nondik norako guztiak. 

Hori horrela, Hezkuntza Sailari irizpideen erabilpenean gardentasun handiagoa, ikastetxeari dagozkion plaza guztiak berehala bete ahal izatea eta ikastetxe guztiok matrikulaziorako baldintza berak izatea eskatzen diogu.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.