Skip to main content

Baratzeko fruituak

Agenda 30eko helburu eta programaren baitan, Baratza hezitzailea eta energiari buruzko tailerrak martxan dira ikastolako maila desberdinen arteko ikasleen lankidetzan.

Baratza_1

Aurrekoan LH5. mailakoek porruak batu zituzten baratzetik eta jangelara eraman, eta DBH 4. mailako ikasleak azelgak eta espinakak batzera joan ziren, hosto handienak jaso eta txikiak utziaz. 

Aste honetan bertan, LH2. mailakoak ortuko tipulak atera dituzte, gure baratzeko barazkien aniztasuna agerian utziaz.   

Honekin batera, LH 6. mailako ikasleek energia tailerra jasoko dute Ekooizen aldetik, Agenda 30eko aurtengo gai nagusiarekin segitzeko.

 

 

porruak
porruak_2

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.