Skip to main content

Agenda 30_Euskal Herriko Confint-a eta Udal Batzarra

Asteon, A30 proiektuaren barruan, gure ikasle ordezkariek bi ekitalditan parte hartu dute. 

 

Alde batetik, DBH1-2ko Terese Guenetxea, Andde Elizburu, Maialen Azkoaga eta Sara Etura  Euskal Herriko Confint-en parte hartu dute Madariagako Dorrean (Busturia). Bertan, Naima geologoak hitzaldi bat eman du. Horretaz gain, ikasleek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute: kazetaritza, horma-irudia, komunikazioa, bertsolaritza... Guztiak helburu berarekin, aldaketa klimatikoaren aurrean zer egin dezakegun hausnartzeko.

 

 

Agenda 30_Euskal Herriko Confint-a eta Udal Batzarra

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.