Skip to main content

LH1. mailakoen emanaldia eta HH04 urtekoen erakusketa

LH1. mailakoen emanaldia eta HH04 urtekoen erakusketa

LH1. mailako neska-mutilak Historiaurrea lantzen ibili dira. Historiaurrea 3 garaitan banatzen da, Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa. Gure ikasleek garai bakoitzeko ezaugarriak nolakoak ziren ikertu dute, baita aro bakoitzeko Lehen Gizakiak nola bizi ziren ere. Asteartean, ikasitako guztia antzezlan baten bitartez adierazi dute. 

 

   

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.