Skip to main content

Euskararen aldeko manifestazioa azaroaren 4an Bilbon

-

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Elgoibarren ere urriaren 26an 19:00etan Kalegoen plazan kontzentrazioa antolatu da. 

Guztion indarra beharko dugu oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.