Skip to main content

Urregaraira mendi irteera

Ikastolako eta Herri Eskolako 20 haur eta beste horrenbeste nagusi bildu ziren Mintxetako parkinean, Morkaikok antolatutako sasoiko bigarren irteeran Markina aldera abiatzeko.

 

Morkaiko_urregarai

Mendi irteerari Lekoitzeko lepoan ekin ostean, bertan pista hartu eta Santa Eufemiako zelaietara abiatu ziren. Ondoren, Urregaraiko tontorrera igo ziren, bertan dauden 223 eskailerak igota.

Tontor gainetik Bizkaiko txoko eder honetatik dauden bista zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten. Ermita ondoa merezitako hamarretakoa egin ondoren, atzera Lekoitzera itzuli ziren bazkal ordurako Elgoibarrera iristeko.

Datorren irteera abenduaren 3an izango da.

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.