Skip to main content

Morkaiko mendi irteerak

Morkaiko mendizale elkarteak Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatutako mendi irteeren baitan, abenduak 3an Elgoibartik-Soraluzera mendi irteera burutu zen.

Kalegoen plazatik 30 haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera abiatu ziren. Ibilbide lasai eta ederra burutu zuten, haserako hotzak lehen maldekin joan zirelarik. Behin Maltzaga gainera helduta, berriz, eguzkia agertu zitzaien ibilaldia goxatzeko. 12etarako Soraluzen ziren.  Autobusez itzuli ziren atzera Elgoibarrera, bazkal ordurako.

Goiz pasa ederra pasa zuten Elgoibarko parajeak ezagutuaz.

Datorren irteera Urtarrilak 21an izango da. Zumaia Zarautz

Morkaiko

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.