Skip to main content

XXIX. J. GURRUTXAGA KROSA

Jose Gurrutxaga_2023

XXIX. J. GURRUTXAGA KROSA

 

Kirol jarduerak bultzatu nahirik, ikasturte honetan ere Elgoibar Ikastola  XXIX. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da.

Ekintza hau, APIRILAREN 21ean, goizeko 10:30ean ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez betez.

Ikasleen inskripzioa ikastetxeetan egingo da, baina 16 urtetik gorako guztiek parte hartu nahi baduzue honako galdetegi hau beteaz eman beharko duzue izena: 

XXIX. J. GURRUTXAGA KROSA IZEN-EMATEA_eus

Parte hartzeko asmoa duzuen pertsona guztiek OTSAILAREN 2ra arte izena emateko aukera izango duzue.

OHARRA: Aurtengo edizioaren kasuan ere, izen-ematea aldez aurretik egin beharko da. Egunean bertan ez da izen-emateko aukerarik izango.

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.