Skip to main content

A30: Energia tailerrak

Aste honetan gure ikasleak energia tailerrak jasotzen ari dira Ekooiz Elkarteko Joseba Zabalaren eskutik. Ikastolako hainbat mailatako ikasleak pasako dira bertatik: Abenduan LH4koek jaso zuten bezala, aste honetan LH2, LH6 eta DBH2ren txanda izan da. Energia berriztagarrien inguruko teoria jasotzeaz gain, hainbat jostailu eta tramankulu ekarri ditu Josebak energia berriztagarri mota desberdinak aztertzeko, eta ikasleek aukera izan dute horietako batzuk muntatzeko.

Energia tailerra

Goiko eta beherko irudietan, esaterako, Lh2ko ikasleak energia iturri desberdinen arteko ezberdintasunak eta beraien arteko erlazioak aztertzen ikus ditzakegu. Haurrak oso gustura egon ziren haize, ura, eguzki energia bidez nolako gauzak egin daitezkeen ikusten.

Irudia
energia1
Irudia
energia2
Irudia
energia3

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.