Skip to main content

Biodonostiako zientzialarien bisita izan dugu

Maddi Gartziandia Arcelus eta Haizea Hernandez Eguiazu Biodonostiako ikerlarien bisita izan dute astean DBH 4. mailako ikasleek, iragan otsailak 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatu zela aintzat hartuta. Hitzaldiak Bigarren Hezkuntzako azken urteko ikasleen etorkizuneko ibilbidea argitu nahian egiten ari diren orientazio saioekin lotura dauka, eta emakume bien ibilbide akademikoaren eta egungo jardunaren gorabeherak ezagutaraztea du helburu. Oso modu apalean eta ulerterrazean azaldu dituzte ikerlari biek beraien esperientzia, gertuko saio xume eta aberatsa eskainiz gure nagusienei.

Biodonostia

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.