Skip to main content

A30: Energia gutxiago kontsumitzeko ohiturak barneratzeko erronka

Gogoratuko duzuenez, Ikastolako Agenda 30 proiektu barruan ENERGIA gaia lantzen ari direla eta, iragan otsailaren 14an, mundu mailako Energiaren eguna zela aitzaki, erronka luzatu ziguten ikastolan proiektu honekin dabiltzan ikasleek. Orduan bidalitako galdetegiak energia aurrezteko ekintza bat praktikara eramateko gonbitea luzatzen zigun. Etxean egin ditzakegun 5 ekintzetatik bat aukeratzea eta egun batzuetan praktikan jartzeko gonbitea luzatuko ziguten orduan.

a30

Erronkan 578 familietatik 95ek hartu dute parte, % 16,44. Sektoren diagraman daude adierazita parte hartu dutenek aukeratu duten ekintza ehunekotan.

1. ekintza da gehiengoak aukeratu duena (energia aurrezteko, beharrezkoa ez denean, argia eta aparatu elektronikoak itzaliko ditugu. Horrez gain, erabiliko ez ditugun gailu elektronikoak desentxufatu egingo ditugu), eta 4. ekintza gutxien (ahal dugun guztietan oinez edo bizikletaz mugituko gara. Eta ezin bada oinez joan, garraio publikoa erabiliko dugu kotxearen ordez).

Horra diagrama horren argigarri:

Irudia
a30_diagrama

Programan lanean diharduten ikasleek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten familiei, eta hilabete barru beste galdetegi bat pasatuko dutela gogorarazi digute esperientzia nola joan den jakiteko.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.