Skip to main content

Elgoibar Ikastola Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran

Otsailaren 27an Ordizian izan ginen Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko kideak. Bileraren helburua Ikastoletan emango den eztabaida prozesuaren inguruko jarraibide eta zehaztapenak ematea izan da. Ikastolen VII Batzarra,ekainaren 22an ospatuko da eta bertan hurrengo zortzi-hamar urteetan ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira.

VII. Batzarra

https://ikastola.eus/berriak/56750

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.