Skip to main content

Mendi irteera igandean

Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu martxoaren 10erako: Elgoibartik Azitainera (Eibar). Oraingoan ez dira urrutira joango. Herri bertatik abiatuko dira oinez.

Azitain

Ibilaldia Elgoibar eta Eibar lotzen dituen bide zaharretik burutuko da, Sigma auzotik abiatuta.

Handik, Saturixo aldera joko dute. Saturixo erreka gurutzatu ondoren Arrate Balletik barrena Azitainera jaisteko.

Azitainen oraindik indartsu eta gogotsu daudenak Maltzagako bide gorritik itzuli daitezke Elgoibarrera. Buelta oinez ez duenak egin nahi autobusez edo trenez itzultzeko aukera izango du.

Ez da ibilbide zaila, aldapa haundirik gabea. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea berriz ere.

Luzera:+/- 6 Km  (Elgoibar-Azitain)

Desnibela: +/- 250 m

Irteera: 9:30. Kalegoen plazan

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun gisa etorri behar du. 
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.