Skip to main content

Eusliderrak - Madalena tailerra

Badira hiru urte Euslider egitasmoarekin hasi ginela ikastolan. DBHko ikasleak hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz sentsibilizatzea eta euskararen erabilera informala bultzatzea helburu daukan proiektu honek Ahizeko adituen eta Udalaren laguntza jasotzen du. Urte hauetako gure ikasleen dinamikari jarraituz, DBHko 4. mailako ikasleek, trebatze fase baten ostean, 3. mailakoen aurrean dinamizatzaile lanak burutzen dituzte, horiek izan daitezen hurrengo ikasturterako dinamizatzaile berriak (eusliderrak). Dinamika horretan 3. mailako ikasleek ekintza bat prestatzen dute. 

eusliderrak

Ekintza horien baitan, aste honetan “Madalena tailerra” antolatu dute. LH6.mailako ikasleentzat antolatu duten tailer honen helburu nagusia elkarrekintza euskaraz sustatzea izan da. Hona hemen egitasmoak utzi dizkigun argazki batzuk.

Irudia
euslider1

 

Irudia
euslider2

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.