Skip to main content

Agenda 30eko foroa

Aste honetan eskolarteko foroa izan dugu. Bertan, Herri Eskola, Institutu eta Elgoibar Ikastolako Agenda 30eko arduradunak bildu dira Energia gutxiago kontsumitzeko kanpaina martxan jartzeko azkenengo erabakiak hartzen. Laster egongo dira ikasleek egindako lanak elgoibartarrentzat ikusgai.

Agenda 30eko foroa

Bestalde, gogoratuko duzuenez, Ikastolako Agenda 30 proiektu barruan ENERGIA gaia lantzen ari direla eta, iragan otsailaren 14an, mundu mailako Energiaren eguna zela aitzaki, erronka luzatu ziguten ikastolan proiektu honekin dabiltzan ikasleek. Orduan bidalitako galdetegiak energia aurrezteko ekintza bat praktikara eramateko gonbitea luzatzen zigun.

Etxean egin ditzakegun 5 ekintzetatik bat aukeratzea eta egun batzuetan praktikan jartzeko gonbitea luzatuko ziguten orduan. Gaur ekintza hartako jarraipen galdetegia partekatzen digute. Hemen daukazue ekintza aurrera eraman nahi izan ezkero.

https://forms.gle/RSL6t9iR88PapBEV8

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.