Skip to main content

A30: Energia aurrezteko erronka

Ekintzaren inguruan jasotako balorazioen batazbestekoa 7,95koa izan da. Horretaz gain, hartan beste ekintza bat aukeratzera animatu gintuzten. Honakoa izan da parte hartzera animatu direnen erantzuna:

a30
Irudia
A30_emaitzak

 

1.- Energia aurrezteko, beharrezkoa ez denean, argia eta aparatu elektronikoak itzaliko ditugu. Horrez gain, erabiliko ez ditugun gailu elektronikoak desentxufatu egingo ditugu.

2.- Berogailua, beharrezkoa denean soilik piztuko dugu, ez dugu utziko berogailua egun guztian piztuta, beti ere tenperatura zainduz eta manga motzean egon gabe (19-20ÂșC). Gainera berogailua jarrita dagoenean leihoak itxita izango ditugu.

3.- Hortzak edo eskuak garbitzean eta dutxan gaudenean, behar dugunean bakarrik irekiko dugu txorrota. Gainera dutxak motzak izan behar dira, 5 minutu gehienez, eta uraren tenperatura zainduz.

4.- Ahal dugun guztietan oinez edo bizikletaz mugituko gara. Eta ezin bada oinez joan, garraio publikoa erabiliko dugu kotxearen ordez.

5. Erosketak egiterakoan zerrenda eramango dugu, behar dena soilik erosteko eta bertako elikagaiak erosiko ditugu (Km 0).

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.