Skip to main content

A30: Eskolako Agenda 30 Debabarrenen

Udaletxeekin elkarlanean, 20 urte inguru daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 2030 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 30.

A30: Debabarrenen

Egitasmoak hiru helburu ditu:

  1. Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  2. Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  3. Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 20 ikastetxek parte hartzen dugu Debabarrenean Eskolako Agenda 2030 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei. Aurten ere Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria gaia landu dugu.

Aurreko ikasturtean udalerriko energia diagnosia egin genuen, eta hainbat proposamen egin genizkien udal ordezkariei, energia kontsumoa murrizteko helburua zutela ardatz. Aurten, aldiz, proposamen baten inguruan jardun dira buru belarri ikasleak, zehazki, kontzientziazio kanpaina bat antolatu dute.

Elgoibarko ekimena

Elgoibarko Udalak herriko ikastetxeekin lankidetzan, Herri Eskola, Ikastola eta Institutua,2030 Agendaren inguruan kontzientziatzeko hezkuntza-ekimen bat antolatu dugu. Energiaren kontsumoa eta erabilera murriztea helburu hartuta, argiteria eta berogailuen erabilera zuzena eta mugikortasun jasangarria izan dira hizpide.

Ekimenaren baitan, hiru zentroetako ikasleek hainbat ekintza egiteaz gain lanketa bat egin dugu eta herriko txoko ezberdinetan ikusiko dituzuen kartelak egin ditugu:

Irudia
A30_0
Irudia
A30_1
Irudia
A30_2

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.