Skip to main content

Bete da Herri Urratsera joateko antolatu dugun autobusa

Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak elkarlanean antolatu dugun autobusa bete da dagoeneko. Eskerrik asko bertan izena eman duzuen guztiei.

Irteera ordua eta tokia: 9:00etan, Txankakuako autobus-geltokian.

Itzulera-ordua: 18:30ean irtengo gara Senperetik.

Herri urrats_2024

10na euroko ekarpena egingo du bakoitzak.

Izena ematerako orduan ordainduko da, esku dirutan Ikastolan eta Elgoibarko Izarran, eta bizum bidez online izena emanez gero.

Autobusa aurrera ateratzeko ekarpen ekonomikoa egin du Ikastolak, baina jasangarria izan dadin, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Beraz, planaren berri inguruan ahalik eta gehien zabaltzeko eskatzen diegu herritarrei.

Ohar garrantzitsuak: 

  • 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira.
  • 14-18 urte bitarteko gazteen kasuan, tamalez, gure herria oraindik bi estaturen muga administratiboek bereizten dutenez, adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerakoan. Baimen hori lortzeko gaztea eta bere gurasoak Ertzaintzaren bulego batera joan behar dira ezinbestean. 
  • 40 laguneko langara iritsi ezean, autobusa bertan behera geratuko da eta dirua itzuliko diegu izena eman dutenei.
  • Izena emandako ordenan gordeko dira lekuan autobusean

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.