Skip to main content

A30: Confint bilerak izan ditugu

Maiatzaren 10ean, osteguna, Ikastolako Confint ospatu genuen. Bertan, Agenda 30eko zenbait arduradunek Confint zer den eta ikastolan energia gaiarekin aurtengo ikasturtean zer egin dugun gogorarazi zieten LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleei aurkezpen baten bitartez. Ondoren, geletan bildu ziren energia kontsumoaren inguruan hausnarketa egiteko.

Horren ostean, maiatzaren 15ean, Euskal Herriko Confinten parte hartu genuen Busturian. Elgoibar ikastolako hiru ekolider bertako Ekoetxera joan ziren, eta, bertan, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe desberdinetako ekoliderrekin esperientziak elkarbanatu zituzten, bakoitzak egindako lanak erakutsiz eta hainbat tailerretan parte hartuz. Gainera, bertaratu ziren ekoliderren artean bozketa burutu zuten datorren urteko Estatuko Confinteko ordezkari berriak aukeratzeko. Laster jakingo dugu nortzuk izan diren hautatuak.

Confint

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.