Skip to main content

LH5eko ikasleak suhiltzaileekin

Aurreko astean zehar, LH5ekoak Eibarko suhiltzaileetara joan ginen. Bisitan, ikasleek gertutik ikusi ahal izan zuten suhiltzaileen lana, haien erantzukizunak eta gizartean duten funtzioaren garrantzia.

Suhiltzaileek beren egunerokoa nolakoa den erakutsi ziguten, eta larrialdi mota desberdinei nola erantzuten dieten azaldu ziguten. Gainera, ikasleek jarduera interaktiboetan parte hartu zuten, suhiltzaileen zeregina hobeto ulertzeko.

Irtenbide horrek lotura zuzena du Inguruneako irakasgaian lantzen ari garen edukiarekin, bereziki lan-sektoreen azterketan. Txango horren bidez, hirugarren sektoreak gizartearen ongizateari eta segurtasunari nola laguntzen dion erakusten duen adibide erreal bat ikusi ahal izan zuten ikasleek.

Esperientziak, ezagutza teorikoak indartzeaz gain, sektore ezberinek elkarri nola eragiten dioten eta gure gizartearen funtzionamendua nola babesten duten ikusteko aukera ere eman zien.

suhiltzaileak
Irudia
s_1
Irudia
s_2
Irudia
s_3
Irudia
s_4

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.