Skip to main content

LH 6 - Azoka solidarioa

Pasa den astean, maiatzaren 27an, LH6. mailako ikasleek ospatutako Azoka Solidarioa izan genuen albiste. Azokari hasiera emateko musika arloan landutako Los chicos del coro filmeko abesti bat jo eta abestu zuten ikasleek txirularen laguntzaz. Ondoren, gorputz hezkuntzako arloan asmatutako akrosporteko koreografiak egin zituzten. Amaitzeko, ikasturtean zehar osatutako eskulanak eta ingeleseko arloan landutako zenbait pintxo saldu zituzten.

Bertan lortutako diru irabaziak Elgoibarko Nuala elkarteari eman genizkion eta diruaren entrega egiteko Ikastolaren eguna, ekainaren 1a, aprobetxatu genuen. Nuala elkarteko Anton eta Mikel partaideak ikastolara hurbildu ziren eta argazki bat atera genuen beraiekin. Cristinak (Antonen amak) eta Miriamek (Mikelen amak) Nualaren nondik norakoak azaldu zizkiguten.

Horrez gain, azoka solidarioan lortutako dirua Orion arraun saioak egiteko erabiliko dutela adierazi ziguten.

Azoka solidarioa
Irudia
azoka solidarioa
Irudia
azoka solidarioa_1

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.