Skip to main content

LH 5 - Ikasturte bukaerako bertso saioak

Ikasturte osoan zehar LH 4 eta 5. mailako ikasleek bertsolaritza lantzen dute. Ikasturtea borobiltzeko, bi mailek jaialdiak ospatzen dituzte. LH4. mailako kasuan 3. mailari eskaintzen die ekitaldia, eta LH5. mailan berriz mailakideen artean ospatzen da, eta ondoren hau grabatu egiten da.

Behean duzuen esteketan alde batetik udaletxearen laguntzaz 11ikusteko enpresak egin duen gure ikasleen bideoa, eta grabaketa osoa ere bai.

lh5 - bertsolaritza

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.