Skip to main content

KILOMETROAK

Urriaren 6an giro ezin hobean ospatu ziren Kilometroak Azpeitian. Bertan jaso genuen lekukoaren aldaketa. 2025eko urriaren 5ean Elgoibarren ospatuko dira. 

 

Irudia

Atzo, urriaren 6an giro ezin hobean ospatu ziren Kilometroak Azpeitian eta guztiok oso gogotsu hartu genuen parte bertako ekintza desberdinetan, beste behin ere euskararekiko konpromisoa erakutsiz. 

Elgoibar Ikastola ere bertan egon zen, nola ez, eta ilusio handiz hartu zuen hurrengo edizioa antolatzeko lekukoa, hezkuntza komunitatearen eta Elgoibarko herriaren babesarekin. 

Orain arte egin den lanari jarraipena emango diogu, gogotsu, euskara aldarrikatuz eta komunitatearen partaidetza hainbat eraldaketen ardatz dela erakutsiz.

 2025eko urriaren 5ean Elgoibarren ospatuko dira. 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.