Skip to main content

MAITE ETXEANDIAREN BISITA

Gaurkoan, Maite Etxeandia Australiar Euskal Elkarteko kideak bisita egin die DBH4ko ikasleei. Etxeandiaren bisitak, "The 8th Province" unitatearen baitan, euskal diasporaren fenomenoa gertutik ulertzeko aukera paregabea eskaini die ikasleei, kasu honetan, Australia bezalako euskal komunitate aktibo baten bitartez.

Irudia

DBH4ko ikasleek euskal diaspora desberdinen kausa eta ondorioak aztertzen dituzte unitate honetako proiektuan, eta horretarako, ikasitakoa DBH1-2ko ikasleei helarazteko lan berezi bat prestatzen ari dira. Helburua da txikienek ere euskal kulturaren hedapen eta aniztasunari buruz gehiago jakitea eta munduko beste euskal komunitateekin lotura emozionala sendotzea.

Eskerrik asko bisitagatik, Maite!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.