Skip to main content

ZERIKASIKOT PROGRAMA

Irudia

Urriaren azken aste honetan, gure DBH4ko ikasleek MEKA eta IMH zentroak bisitatu dituzte, ZERIKASIKOT programaren barruan.

Helburua, DBH ondoren ikasleek eskuragarri dituzten ikasketa-aukerak bertatik bertara ezagutzea izan da. Bisita hauetan, industria, mekanika eta teknologia alorretako Lanbide Heziketa Zikloak azaldu dizkiete, eta horiek eskaintzen dituzten prestakuntza eta aukera profesionalak sakonago ezagutzeko aukera izan dute.

Esperientzia honek, ikasleen etorkizuneko aukerak hobeto aztertzen laguntzeaz gain, etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko orientazio baliagarria eman die.

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.