Skip to main content

POLTSIKOKO HIZTEGI ELEANITZA

Irudia

Elgoibar, Eibar, Deba eta Soraluzeko udalek poltsikoko hiztegia kaleratu dute, euskararen erabilera bultzatzeko eta herri horietan bizi diren hizkuntza komunitateen integrazioa errazteko. Tresna honek ohiko 200 hitz eta esamolde baino gehiago ditu, bederatzi hizkuntzatara itzuliak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, portugesa, arabiera (ahoskera gidarekin), urdu (ahoskera gidarekin), wolof eta errumaniera.

Mini hiztegia hainbat ataletan antolatuta dago, eta, horri esker, erabiltzaileek erraz eskura ditzakete agurrak, helbideak, garraioak, otorduak eta dirua, besteak beste. Helburua, euskararen presentzia indartzea ez ezik, beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituztenei adierazpen arruntenak ezagutzen laguntzea ere bada, bizikidetza eta elkar ulertzea bultzatuz.

Hiztegi hori inprimatuta egongo da udalerriko hainbat tokitan, hala nola Herritarren Arretarako Bulegoan, Gizarte Zerbitzuetan, Udal Liburutegian, euskaltegietan, ikastetxeetan eta migratzaileekin lan egiten duten elkarteetan, hala nola Zabaltzen-Sartun, EPA-HHIn eta Gurutze Gorrian.

Ekimen honek inguruko hizkuntza-aniztasun gero eta handiagoari erantzuten dio eta kulturen arteko zubia izan nahi du, hizkuntzaren bidez errespetua eta ulermena sustatuz.

Hiztegia modu digitalean deskargatzeko: 

https://elgoibarikastola.eus/eu/dokumentuak

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.