Skip to main content

BATZAR NAGUSIA

Irudia

Abenduaren 12an, Elgoibar Ikastolak bere bazkideen Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen. Bertan, 2023-24 ikasturteko memoria eta 2024-25 ikasturteko antolaketa, lan-ildoak (hezkuntza proiektua, digitalizazioa, euskara, komunitatea eta kilometroak) eta aurrekontua onartu ziren. Horrez gain, Kontseilu Errektorearen berriztapen partziala onartu zen.

Kooperatibako Kontseilu Errektorea ondorengo kideek osatuko dute 2026. urte arte:

  • Lehendakaria: Olatz Astigarraga
  • Lehendakari ordea: Erika Lehr
  • Idazkaria: Iñigo Etxeberria
  • Bokalak: Ander Soraluze, Julen Irizar, Maialen Bastida, Miren Agirrezabal, Josu Ansola, Ane Odria, Ane Iñiguez, Mikel Arosa eta Julen Salaberria.
Komunitate osoaren izenean, gure eskerrik beroenak Kontseilu Errektorean 4 urtez lanean jardun duten lan bazkide izan diren, Mirari Aranbarri, Iera L.Alberdi eta Iera L. Egigureni eta guraso bazkideetatik Beñat Bilbao, Leire Zaldua eta Jon Lizarralderi.

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.