Skip to main content

II. BERDINTASUN PLANA

Irudia

 Elgoibar Ikastolak, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunarekiko erakutsi duen konpromisoaren ondorioz, Berdintasun-Plan berri bat garatu du (2025-2029) eta hainbat ekintza definitu ditu lau urte hauetan garatzeko.

 
Bederatzi lan ildo definitu dira:
 
  • Estrategia orokorrean eta kudeaketa ereduan berdintasuna bermatzen jarraitzea
  • Sentsibilizaio eta formazioa
  • Kontziliazio erantzunkidea eta denboraren erabilera.
  • Lan hautaketa prozesuak eta promozioa
  • Soldata politika
  • Hizkuntza eta Komunikazioa
  • Lanean jazarpen sexual eta sexistaren prebentzioa
  • Lan arriskuen prebentzioa genero ikuspegitik
  • Bezeroak eta hornitzaileak
 
Berdintasun taldea osatzen den negoziazio mahaia berritu da, 2 emakumez eta 2 gizonez osatuta eta hainbat ekintza definitu dira.
 
Horien artean, Lan hitzarmenean jasota dagoen jazarpen sexual eta sexistaren protokoloa aztertu eta ikastolaren errealitate eta jardunera egokitzeko eta ezagutzera emateko prozedura finkatzea.
 
Hau talde profesionalarentzat baliagarria izango da, bai eta komunitatea osatzen duten guztientzat ere. 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.