Skip to main content

XXX. J. GURRUTXAGA KROSA

Irudia

Ikasturte honetan, Elgoibar Ikastola, kirol jarduerak bultzatu nahirik,  XXX. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da.

Ekintza hau, APIRILAREN 6an, goizeko 10:30ean ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez betez.

Ikasleen izen emate prozesua ikastetxeetan egingo da, baina 16 urtetik gorako guztiek parte hartu nahi baduzue honako galdetegi hau beteaz eman beharko duzue izena: 

Izen-ematea

Ibilbidea 3.613 metrotakoa izango da, neska mutilek egiten duten ibilbide berdina hiru aldiz jarraian burutua.

Parte hartzeko asmoa duzuen pertsona guztiek OTSAILAREN 13ra arte izena emateko aukera izango duzue.

OHARRA: Egunean bertan ez da izen-emateko aukerarik izango.

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.