Skip to main content

AUBIXAKO EGONALDIA (LH 1-4)

Irudia

Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira:

  • 1. Txanda: ekainak 23 (astelehena) goizean hasi, eta ekainak 25 (asteazkena) eguardira arte.
  • 2. Txanda: ekainak 25 (asteazkena) eguardian hasi, eta ekainak 27 (ostirala) arratsaldera arte.
  • 3. Txanda: ekainak 30  (astelehena) goizean hasi, eta uztailak 2 (asteazkena) eguardira arte.
  • 4. Txanda: uztailak 2 (asteazkena) eguardian hasi, eta uztailak 4 (ostirala) arratsaldera arte.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak: 

• Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160ko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40ko kopurua gainditzen ez bada. 

• Mailaren batek 40ko kopurua gainditzen duenean: 

     o Ahalik eta ikasle gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke. 

• 160ko kopurua gaindituko balitz:

     o Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.

     o Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete. 

Izena emateko galdetegia otsailaren amaieran bidaliko zaizue. Interesatuok galdeketa orria martxoaren 12rako bete beharko duzue. Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango. Prezioa 102 € izango da (gutxi gorabehera), %50a hurrengo hileko fakturazioan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean kobratutako lehenengo kantitate hau ez da itzuliko. 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.